EAJ - PNV

Hemen zaude: » Hasiera » Prentsa aretoa » Berriak

Prentsa aretoa

Berriak

ARABAR GIZARTEKO ORDEZKARIAK EAJ-PNVREN HAUTAGAI ZERRENDAREN ONDOAN GASTEIZEN IZAN ZEN EKITALDIAN

ARABAR GIZARTEKO ORDEZKARIAK EAJ-PNVREN HAUTAGAI ZERRENDAREN ONDOAN GASTEIZEN IZAN ZEN EKITALDIAN

2004/03/27
Josu Jon Imaz, Emilio Olabarria eta Paulino Corcuerak Arabaren interesen alde egiteko hartu duten konpromisoa berrestu zuten

 

VITORIA-GASTEIZ. 2004ko MARTXOAREN 2a.  Arabako gizarte eta ekonomia arloetako ordezkariak EAJ-PNVren hautagaien ondoan egon ziren atzo Gasteiz erdiko hotelean izan zen ekitaldian.  Azken egunotan elur jasa handiak eta izotza izan arren, ez zen makala izan arabar gizartearen erantzuna.

 

Arabako Batzar Nagusietako eta Gasteizko udaleko ordezkariez gain hantxe izan ziren enpresa gizarte ,kultura eta kirol arloetakoak Arabako EAJren ondoan .

 Iñaki Gerenabarrena Araba Buru Batzarreko lehendakariak   ekitaldiaren aurkezle lana  egin zuen Madrilgo Legebiltzarrerako EAJ-PNVren Arabako hautagaiak aurkeztu zituen.

 

Paulino Corcuera, ganbera gorenerako hautagaiak arabar gizartearen  konfiantza eskatu zuen Senatuan Araba hitza entzun ahal izan dadin. Corcuerak Estatuko administrazioari  Arabako  baserri aldean bizi direnak engainatzea egotzi zion. Alde honek  babes eza egoera bizi du orain eta EAJren hautagaiak herrialdeak dituen beharrak azaldu zituen, Madrilen defendatuko dituenak hain zuzen ere.

 

Emilio Olabarria, Diputatuen Kongresurako  Arabako hautagaiak bere aldetik  Euzko Alderdi Jeltzaleak  PP alderdiak   sozialisten laguntzarekin eragin duen " hondamendi demokratikoa " konpontzeko  egingo duen esfortzua azpimarratu zuen.

 

PSOE alderdiaren jarreraren azterketa bera egin zuen EBBko lehendakaria den Josu Jon Imazek. Honek gogoratu egin zuen azken udaletarako hauteskundeetan EAJ-EA koalizioa izan zela  Araba osoan boto gehien jaso zuena, baina PSE alderdiak bere laguntasuna eskaini egin zuen Rabanera Ahaldun Nagusi  egiteko. Imazek gogorarazi egin zuen Alvaro Iturritxa EAJren bozeramailea izan zela boto gehien bateratu zituena.

 

Imazen berbekin eman zitzaion amaiera ekitaldiari , hitzaldiaren ostean koktel bat eskaini zen non hautagaiek eta arabar gizartearen ordezkariek iritziak eta inpresioak trukatzeari ekin baitzien.

Albiste gehiago

146 orrialdetik 1.a

Hemeroteka

nondik  noiz arte
  • Hitzarmena
  • Alderdi Berriak
  • Audio
  • Kartela
  • Kurrikulumak
  • Mintzaldia
  • Discurso de Iñigo Urkulu
  • Dokumentoak
  • EBBren agiriak
  • Dosierra
  • Elkarrizketak
  • Autonomi Estatutua
  • Estatutuak
  • Ekimenak
  • Interpelazioa.
  • Hitzaldia
  • Jardunaldiak
  • Manifestua
  • Prentsa oharra
  • Iritzia
  • Hainbat agiri
  • Plana
  • Txostenak
  • Egitasmo Politikoa
  • Egitarauak
  • Propuestas
  • Aldizkaria
  • Tmp
  • V Batzar Nagusia
  • VI Batzar Nagusia
  • Bideoak
Atarian zure laguntasuna eskaini nahi duzu? Zure argazkiak eta bideoak bidali

Praktika eredugarriak

Elkarrizketak

2012/11/11

"Quizá no sea un buen tiempo para pactos y en unos meses sea diferente"Gehiago irakurri

Iñigo Urkullu  (Deia)

Iritzia

2013/05/10

“CATALUNYA FRENTE AL MURO CONSTITUCIONAL”Gehiago irakurri

Xabier Ezeizabarrena  (El Diario Vasco)