ARABAR GIZARTEKO ORDEZKARIAK EAJ-PNVREN HAUTAGAI ZERRENDAREN ONDOAN GASTEIZEN IZAN ZEN EKITALDIAN

VITORIA-GASTEIZ. 2004ko MARTXOAREN 2a. Arabako gizarte eta ekonomia arloetako ordezkariak EAJ-PNVren hautagaien ondoan egon ziren atzo Gasteiz erdiko hotelean izan zen ekitaldian. Azken egunotan elur jasa handiak eta izotza izan arren, ez zen makala izan arabar gizartearen erantzuna.
Arabako Batzar Nagusietako eta Gasteizko udaleko ordezkariez gain hantxe izan ziren enpresa gizarte ,kultura eta kirol arloetakoak Arabako EAJren ondoan .
Iñaki Gerenabarrena Araba Buru Batzarreko lehendakariak ekitaldiaren aurkezle lana egin zuen Madrilgo Legebiltzarrerako EAJ-PNVren Arabako hautagaiak aurkeztu zituen.
Paulino Corcuera, ganbera gorenerako hautagaiak arabar gizartearen konfiantza eskatu zuen Senatuan Araba hitza entzun ahal izan dadin. Corcuerak Estatuko administrazioari Arabako baserri aldean bizi direnak engainatzea egotzi zion. Alde honek babes eza egoera bizi du orain eta EAJren hautagaiak herrialdeak dituen beharrak azaldu zituen, Madrilen defendatuko dituenak hain zuzen ere.
Emilio Olabarria, Diputatuen Kongresurako Arabako hautagaiak bere aldetik Euzko Alderdi Jeltzaleak PP alderdiak sozialisten laguntzarekin eragin duen " hondamendi demokratikoa " konpontzeko egingo duen esfortzua azpimarratu zuen.
PSOE alderdiaren jarreraren azterketa bera egin zuen EBBko lehendakaria den Josu Jon Imazek. Honek gogoratu egin zuen azken udaletarako hauteskundeetan EAJ-EA koalizioa izan zela Araba osoan boto gehien jaso zuena, baina PSE alderdiak bere laguntasuna eskaini egin zuen Rabanera Ahaldun Nagusi egiteko. Imazek gogorarazi egin zuen Alvaro Iturritxa EAJren bozeramailea izan zela boto gehien bateratu zituena.
Imazen berbekin eman zitzaion amaiera ekitaldiari , hitzaldiaren ostean koktel bat eskaini zen non hautagaiek eta arabar gizartearen ordezkariek iritziak eta inpresioak trukatzeari ekin baitzien.
Prentsa oharra
2013/05/16
Prentsa oharra
2013/05/15Urkulluk "eredugarri"jo du Ertzaintzak Ondarroan izan duen jarrera
Berriak
Praktika eredugarriak 2013/05/15“Aixe Getxo!” sarien hirugarren ekitaldian 13 kultur ekimen eta eragile nabarmendu dituzte
Prentsa oharra
2013/05/14Andoni Ortuzar ostegunean izango da Bruselan, EAD-PDEren Kontseilu Politikoan
Prentsa oharra
2013/05/14Esteban: “solidariotasun eskasa antzeman diot Bruselari, krisialdiari aurre egiteko orduan"
"Quizá no sea un buen tiempo para pactos y en unos meses sea diferente"
“CATALUNYA FRENTE AL MURO CONSTITUCIONAL”