Arratiak Aldundiaren Bizkailab egitasmoko gazteria eta berdintasuna azterketan hartuko du parte

Egitasmoa Deustuko unibertsitateak garatu du, eta hasiera batean inkesta egin zaie Arratia bailaran erroldatuta dauden 1893 gaztetatik 250ri. Irailean jarraituko da, gazte jendeak, elkarteetako ordezkariek eta eskualdea osatzen duten udaletako teknikariek osatutako eztabaida taldeak osatuta. Emaitzak urte bukaera baino lehen emango dira ezagutzera, eta erabili egingo dira Udaletatik eta mankomunitatetik zentzu horretan egingo diren jarduerak hobetzeko.
Egitasmoaren helburu ere bada, berdintasunaren alorrean, emakume, gizon eta gazteen egoera, Europa, autonomia eta herrialde mailan alderatzea, Arratian dauden elkarteak ikusgarri egitea, emakume eta gizonen arteko berdintasun politiken ikuspuntutik bildutako informazioa aztertzea, eta ekimenak aktibatzea, Udalek eta mankomunitateak ibilbide orria eta lehen eskuko ezagutza izan dezaten, gazteek beren egitasmoak martxan jartzeko orduan dituzten beharrizanen inguruan.
Prentsa oharra
2013/05/18Atutxa: ““Ezker Abertzaleari ispilu aurrean jartzeko ordua heldu zaio”
Prentsa oharra
2013/05/17
Prentsa oharra
2013/05/17Erkoreka: “Jaurlaritzak gehiengoak lortzeko aliatuak bilatzen jarraituko du"
Prentsa oharra
2013/05/16
Prentsa oharra
2013/05/16"Quizá no sea un buen tiempo para pactos y en unos meses sea diferente"
“CATALUNYA FRENTE AL MURO CONSTITUCIONAL”