Bildarratzek Rajoyri eskatu dio "tax lease" delakoaren ingurukoak argitzea, euskal ontziolen sektorea berriz lehiakorra izan dadin

Jokin Bildarratz Senatuko Euzko Abertzaleak legebiltzar taldeko bozeramaileak Mariano Rajoy Espainiako Gobernuko presidenteari exijitu dio "tax lease" delakoaren inguruko ezbai eta zalantzak behin betiko argitzea, euskal ontzigintza sektorea berriz ere lehiakorra izan dadin eta albait arinen lan karga erakar dezan. "Zer egoeratan dago orain Espainiar Estatuak Europar Batasunari tax leaseren kasuan itzuli behar dizkion laguntasunen negoziaketa?" galdetu dio Bildarratzek Rajoyri, Senatuan Gobernuari Kontrola egiteko egin den bilkuran.

Bildarratzek Rajoyri eskatu dio 18Otsaila 18 |
Berria
IKUSI BIDEOA

PARTEKATU

Bildarratzek bere azalpenean gogoratu duenez "Ontzigintza sektoreak egoera dramatikoa bizi izan du 2010 eta 2013 urte bitartean, eta egoera horrek ondorioak izan ditu estatu barruan zein nazioartean, eta horrek hainbat ontziola ixtea ekarri du. Tax-lease delakoaren baliogabetzea ekarri zuen laguntasun eredu hau aldi baterako etetea, eta nabarmen murriztu ditu Espainiako ontziolei eginiko kontratazioak". Euskal senatariak Europar Batasuna eta Estatuko Zerga Agentzia antzinako tax-leaseren arabera eginiko eragiketetan parte hartu zuten inbertsiogileek itzuli behar duten kopuruaren inguruan ados jartzen ez direla ikusirik, Espainiar Gobernuari galdetu nahi izan dio, Espainiak Europar Batasunari tax-leaseren auziagatik itzuli behar dizkion laguntasunen inguruko negoziaketaren oraingo egoera zein den jakiteko.

Halaber, bozeramaile jeltzaleak argi eta garbi salatu nahi izan du zein den Sestaoko La Naval Ontziolen oraingo egoera. Bildarratz kezkatuta agertu da "Sestaoko La Naval Ontziolaren lan karga ezerezekoa delako. "Hile bukaeran irtengo da azken enkargua eta gero ez dago ezer". "Une honetan Lan Navaleko langileak giltzapetu egin dira lan karga exijitzeko hasi duten protesta kanpainaren barruan". Halaber,euskal senatariak" elkartasunezko agur adeitsua" bidali die ziurgabetasun egoera latzean aurkitzen diren 1500etik gora langileei. Bildarratzek esan bezala "finantzaketa emaileen inplikazioa edo Bruselak baimendutako zerga hobarien sistema edo tax -ease delakoa " ezinbestekoa da "Sestaoko La Naval bezalako ontziolek eskaintza lehiakorrak egiterik izan dezaten" .

EAJ-PNVren taldeko senataria kritiko agertu da Espainiako Gobernuaren jarrerarekiko. "Tax-lease delakoa baliogabetzeak 25 hilabetetik gora iraun duen desafekzio prozesua ekarri du. Zigorra ezarri eta zazpi hilabete geroago eta itzultzeko epea amaitu eta hiru hilabete geroago, oraindik ez dira adostu itzuli behar den kopurua, ezta ordaindu behar diren kopuruak kalkulatzeko metodologia ere". Espainiako gobernuak arazoa konpontzeko bidea ireki behar du, Gobernuaren ekimenik eza ez dadila ontzigintza sektorearen zailtasunik handiena izan".

Interesatu Zaitez