EAJ-PNVk Senatua eta Gobernuaren Ordezkaritzak kentzea proposatu du Estatuaren egitura "arintzeko"

Bestalde, Urkulluk hurrengo eskakizuna egin du: “herri honen esparru instituzionala osatzen duten alderdikideei eskatzen diet beren soldata neurri batean murrizteko borondatezko konpromisoa hartzea”.
Gainez, azpimarratu duenez, “Euzko Alderdi Jeltzaleak salbuespen egoera honetan neurriak abian jartzeko prest dago. Batetik, Estatuari dagozkion neurriak, hala nola, Senatua kentzea, Gobernuaren Ordezkaritzak kentzea, Estatuko Segurtasun Indarrak Euskal Autonomi Erkidegoak bereganatu dituen eskumenetara egokitzea eta aurkeztu diren murrizketen arabera, Armada, Barne Ministerioa eta Errege Etxearen aurrekontua murriztea”.
Euskal Autonomi Erkidegoaren esparrua, buruzagi abertzaleak ondorengo proposamen hauek egin ditu: “Zorpetzeko eragiketa berriak berehala amaitzea, nork bere burua zuritzeko eta goratzeko publizitate gastu politika berehala amaitzea eta Kontzertu Ekonomikoaren Batzorde Mistoa berehala deitzea”.
Bukatzeko, bizkortze ekonomikorako Funtsa sortzeko proposamena ere egin du “barneko kontsumoa biziberritzeko jarduerak martxan jarriz eta enpresen aktibo zirkulatzaileari laguntzeko programa bizkortuz”.
Berriak
Praktika eredugarriak 2013/05/22Derioko Udalak aisiarako 32 baratze ekologikoak banatu dizkie herritar esleipendunei
Prentsa oharra
2013/05/22
Prentsa oharra
2013/05/22
Prentsa oharra
2013/05/22Ortuzar: “Alderdiak ados agertu dira Lehendakariak aurkeztu duen egutegiarekin"
Prentsa oharra
2013/05/21Esteban: “Gardentasun legeak zalantza ugari sortarazten ditu"
Derioko Udalak aisiarako 32 baratze ekologikoak banatu dizkie herritar esleipendunei 
“Aixe Getxo!” sarien hirugarren ekitaldian 13 kultur ekimen eta eragile nabarmendu dituzte 
Zornotzan JAN ALAI” Pintxoen Ibilbidearen bigarren edizioa antolatu du Amorebieta-Etxanoko Udalak
"Quizá no sea un buen tiempo para pactos y en unos meses sea diferente"
“CATALUNYA FRENTE AL MURO CONSTITUCIONAL”