EBBren oharra Espainiar Gobernuko neurri ekonomikoen aurrean

EAJ-PNVk uste du neurri horiek bidegabeak eta atzeragarriak direla, bereziki bizi dugun atzeraldi ekonomikoan, non enplegua suntsitzen ari den.
Zentzu horretan, Euzko Alderdi Jeltzalearen Euzkadi Buru Batzarrak Espainiar Gobernuak onartutako ekimenei buruzko azterketa monografikoa egin ostean, eta euskal gizartetik datorkion ardura bereganatuta, zera onartu du:
1.- Euzko Alderdi Jeltzaleak dagokien erakundeetan, Gorteetan hain zuzen ere, espainiar exekutiboak onartutako erret lege dekretuetan planteatutako neurriei aurre egitea, behin betiko onartzearen kontrako oposiziorik aktiboena planteatuz.
2.- EAJ-PNVren ardurapeko kargu instituzionalei, eskumen propioa duen gaietan, Espainiar Gobernuak onartutako akordioetatik askatzea eskatzea. Politika propio hauek, euskal errealitateari lotuta, zerga politikan arauak egiteko dugun gaitasunari lotzen dira ( bereziki PFEZ eta Sozietateen gaineko Zerga) eta, era berean, mendekotasun egoeretarako gizarte prestazioen oinarrizko mantentzeari.
3.-Onartu diren neurri hauek hiritarren artean izango dituzten ondorio zuzenek eragiten diguten kezkaz gain, Euzko Alderdi Jeltzaleak Espainiar Gobernuak alde bakarretik mantentzen duen politikak birzentralizatzeko dakarren jokaerarekiko gaitzespenik sendoena adierazi nahi du. Euskadik Estatuarekin mantentzen du ekonomia-finantza arloko harreman sistema bat, Espainiar Gobernuak behin eta berriz saihestu nahi izan duena; eta negoziatzeko eta akordioetarako borondaterik gabe, nahita urratu du onartutako Lege Organikoan sustraitzen den, eta herri honetako hiritargoak erreferendumean berretsi duen autogobernua. Errealitate honen aurrean, Eusko Jaurlaritzak ez du behar bezala erantzun, ez du bere betebehar instituzionala bete.
Espainiar Gobernuaren aldetik adierazi den aldebakartasun hau berehala amaitu beharko da, eta premia osoz deituko da Kontzertu Ekonomikoaren Batzorde Mistoa,bera baita Estatuaren eta Euskadiren arteko negoziaketa organoa.
4.- Helburu ekonomikoak betetzeko, ezinbestekoa da benetazko errealitate ekonomikoa ezagutzea. Behin eta berriro eskatu diogu Euzko Jaurlaritzari gardentasun osoz bere kontuen berri emateko. Gaur eskakizun hau berresten dugu.
5.- Euzkadi Buru Batzarrak, hurrengo ostiralean,hilak 20, ohiz kanpoko bilera izango du erakundeetan dituen ordezkariekin, doikuntza plan gogor honen ondorioak leuntzeko proposamenak zehazten joateko; eta bereziki ,Euskadin hazkunde ekonomikoa eta enplegua errazteko eta ahalbidetzeko ekimenak planteatzeko, hazkunde hori baita oraingo egoeran dugun lehen helburua.
Prentsa oharra
2013/05/23
Prentsa oharra
2013/05/23
Prentsa oharra
2013/05/22
Berriak
Praktika eredugarriak 2013/05/22Derioko Udalak aisiarako 32 baratze ekologikoak banatu dizkie herritar esleipendunei
Prentsa oharra
2013/05/22Derioko Udalak aisiarako 32 baratze ekologikoak banatu dizkie herritar esleipendunei 
“Aixe Getxo!” sarien hirugarren ekitaldian 13 kultur ekimen eta eragile nabarmendu dituzte 
Zornotzan JAN ALAI” Pintxoen Ibilbidearen bigarren edizioa antolatu du Amorebieta-Etxanoko Udalak
"Quizá no sea un buen tiempo para pactos y en unos meses sea diferente"
“CATALUNYA FRENTE AL MURO CONSTITUCIONAL”