EAJ - PNV

Hemen zaude: » Hasiera » Prentsa aretoa » Berriak

Prentsa aretoa

Berriak

Ińigo Urkullu: “Doilorkeria da errolda manipulatzea”

Ińigo Urkullu, Gorka Urtaran, Xabier Agirre, eaj-p

2012/06/09
Ińigo Urkullu EBBren presidenteak gaurkoan Gasteizen herri kargudunekin partekatu duen ekitaldian baieztatu du erabateko doilorkeria dela errolda manipulatzea. Hitz hauek erabili izan ditu Alderdi Popularrak eta Espainiar Gobernuak Euskadiko errolda modifikatzeko egiten ari diren saiakerez hitz egiterakoan.

“Terrorismoak ekarritako jazarpenaren ondorioen kalte ordaina  aitzakiatzat hartuta, Alderdi Popularra hauteskunde legeen modifikazioa aztertzen ari da, errolda bera ere faltsutzeko. Euskadin botoa emateko aukera eman nahi zaie inork ez daki nori, inork ez dakien estatuko zenbat hiritarri” azaldu du EBBren Presidenteak.

Iñigo Urkulluren esanetan ”erabateko doilorkeria da errolda manipulatzea, legeak lorrintzea, hauteskunde emaitza zehatz bat lortzearren, joko arauak arbitrarioki modifikatzea. Joko arau hauek, duela gutxi aldatu ziren. Legebiltzarra murriztuta geratu zen, eta kanpoan geratu zen herri honetako soziologia politikaren zati bat. Eta, PSE eta PP alderdien arteko ituna indartzea lortu zuten, boto gehien eskuratu zituen indar politikoa- EAJ- gobernutik kanpo uzteko” .

Arabako Euzko Alderdi Jeltzaleko berrehun bat udal eta foru kargudun batu diren ekitaldian, Urkulluk zera azaldu du “iruzur berria bilatzeko tentaldian erori dena, jakin beza, Euzko Alderdi Jeltzaleak marra gorria jarri duela honetan. Euskadiren etorkizunerako bidean, euskal gizartearen aniztasuna errespetatzetik abiatu beharra dago, bere borondate burujabea errespetatzetik, hiritarren erabaki askea faltsutu gabe”.

Gai bereko artikuloak

Albiste gehiago

146 orrialdetik 1.a

Hemeroteka

nondik  noiz arte
  • Hitzarmena
  • Alderdi Berriak
  • Audio
  • Kartela
  • Kurrikulumak
  • Mintzaldia
  • Discurso de Ińigo Urkulu
  • Dokumentoak
  • EBBren agiriak
  • Dosierra
  • Elkarrizketak
  • Autonomi Estatutua
  • Estatutuak
  • Ekimenak
  • Interpelazioa.
  • Hitzaldia
  • Jardunaldiak
  • Manifestua
  • Prentsa oharra
  • Iritzia
  • Hainbat agiri
  • Plana
  • Txostenak
  • Egitasmo Politikoa
  • Egitarauak
  • Propuestas
  • Aldizkaria
  • Tmp
  • V Batzar Nagusia
  • VI Batzar Nagusia
  • Bideoak
Atarian zure laguntasuna eskaini nahi duzu? Zure argazkiak eta bideoak bidali

Praktika eredugarriak

Elkarrizketak

2012/11/11

"Quizá no sea un buen tiempo para pactos y en unos meses sea diferente"Gehiago irakurri

Ińigo Urkullu  (Deia)

Iritzia

2013/05/10

“CATALUNYA FRENTE AL MURO CONSTITUCIONAL”Gehiago irakurri

Xabier Ezeizabarrena  (El Diario Vasco)