Iñigo Urkullu: “Doilorkeria da errolda manipulatzea”

“Terrorismoak ekarritako jazarpenaren ondorioen kalte ordaina aitzakiatzat hartuta, Alderdi Popularra hauteskunde legeen modifikazioa aztertzen ari da, errolda bera ere faltsutzeko. Euskadin botoa emateko aukera eman nahi zaie inork ez daki nori, inork ez dakien estatuko zenbat hiritarri” azaldu du EBBren Presidenteak.
Iñigo Urkulluren esanetan ”erabateko doilorkeria da errolda manipulatzea, legeak lorrintzea, hauteskunde emaitza zehatz bat lortzearren, joko arauak arbitrarioki modifikatzea. Joko arau hauek, duela gutxi aldatu ziren. Legebiltzarra murriztuta geratu zen, eta kanpoan geratu zen herri honetako soziologia politikaren zati bat. Eta, PSE eta PP alderdien arteko ituna indartzea lortu zuten, boto gehien eskuratu zituen indar politikoa- EAJ- gobernutik kanpo uzteko” .
Arabako Euzko Alderdi Jeltzaleko berrehun bat udal eta foru kargudun batu diren ekitaldian, Urkulluk zera azaldu du “iruzur berria bilatzeko tentaldian erori dena, jakin beza, Euzko Alderdi Jeltzaleak marra gorria jarri duela honetan. Euskadiren etorkizunerako bidean, euskal gizartearen aniztasuna errespetatzetik abiatu beharra dago, bere borondate burujabea errespetatzetik, hiritarren erabaki askea faltsutu gabe”.
Prentsa oharra
2013/05/23
Prentsa oharra
2013/05/23
Prentsa oharra
2013/05/22
Berriak
Praktika eredugarriak 2013/05/22Derioko Udalak aisiarako 32 baratze ekologikoak banatu dizkie herritar esleipendunei
Prentsa oharra
2013/05/22Derioko Udalak aisiarako 32 baratze ekologikoak banatu dizkie herritar esleipendunei 
“Aixe Getxo!” sarien hirugarren ekitaldian 13 kultur ekimen eta eragile nabarmendu dituzte 
Zornotzan JAN ALAI” Pintxoen Ibilbidearen bigarren edizioa antolatu du Amorebieta-Etxanoko Udalak
"Quizá no sea un buen tiempo para pactos y en unos meses sea diferente"
“CATALUNYA FRENTE AL MURO CONSTITUCIONAL”