Motorren pasioa piztu da Loiun

Asteburuan larruzko jakez, buru hezurrez margotutako zapiz, kromatuz eta kasko distiratsuz beteta egon da Loiu. Txorierriko herri honek bi egunez ospatu izan du “Txoribikers” motorzaleen lehen elkarretaratzea, eta hitzordua guztiz arrakastatsua izan da. Bizkaiko eta inguruko herrialdeetako zaletuak herrigunean elkartu ziren zainetan daramaten zaletasunaz gozatzeko. Herriko Plaza eta Aransotegi Enparantza larunbat eta igandez bete ziren Asturies, Valladolid,Gasteiz, Bartzelona eta beste hainbat tokitik etorritakoekin
Gainera, igandean, moto zaharren erakusketa egin zen udalerriko pilotalekuan.
Loiuko udalak ekimen hau jarri zuen martxan udaleko bizitza sozial eta kulturalari bizitasun berezia emateko. Udalak hilabeteak eman ditu ehunka makina batzea ekarri duen ekitaldi hau antolatzen.Josu Begoña, Loiuko Kultura Zinegotziak azaldu duenez, udalak hainbat motorzaleen kluben laguntasuna jaso du elkarretaratzea antolatzeko. Bereziki aipatu nahi izan du, Txorierri eta Mungialdean larunbatean eta Uribe Kosta bailaran igandean egin zituzten ibilbideak ondo seinaleztatzeko jaso duten laguntasuna.
Prentsa oharra
2013/05/18Atutxa: ““Ezker Abertzaleari ispilu aurrean jartzeko ordua heldu zaio”
Prentsa oharra
2013/05/17
Prentsa oharra
2013/05/17Erkoreka: “Jaurlaritzak gehiengoak lortzeko aliatuak bilatzen jarraituko du"
Prentsa oharra
2013/05/16
Prentsa oharra
2013/05/16"Quizá no sea un buen tiempo para pactos y en unos meses sea diferente"
“CATALUNYA FRENTE AL MURO CONSTITUCIONAL”