EAJ - PNV

Hemen zaude: » Hasiera » Prentsa aretoa » Berriak

Prentsa aretoa

Berriak

Ortuzar: “Espainiar Gobernuak exiliatuen botoarekin herriaren sibiranotasuna indargabetzen du”

andoni ortuzar, josu erkoreka, juan maria atutxa,

2012/07/28
Gaur Bakion burutu den ekitaldi politikoan, EAJren BBBren presidente den Andoni Ortuzarrek adierazi duenez, “egun, Euskadin bizi eta botoa eman nahi duenak, askatasun osoz egin dezake. Beraz, Espainiar Gobernuak exiliatuen botoarekin oso erabaki larria hartu nahi du. Alde bakarreko inposaketa bat da. Kalkulo politiko hutsetik sortzen dana. Herriaren subiranotasuna indargabetzea datorrena”.

 “Guzti honengatik, Euzko Alderdi Jeltzaleak erabat arbuiatuko du. Erabat arbuiatuko dugu, euskal gizartearekin bat eginez. Argi eta garbi. Demokrazia bai, inposaketarik ez. Eta honen aurrean Alderdi Sozialistak zer dio? Espainian gauza bat esan. Eta Euskadin beste bat” gaineratu du.

 

“Baina, han eta hemen, ez da ondo ulertu esaten dutena. Gai haukin ezin da jokatu. Ezin da ibili, bai baina ez, ez baina bai. Herriari argi hitzegin behar zaio. Baina azken aste hauetan Lopez-ek eta bere Alderdiak ez dute argi hitzegiten. Lopez ez da agertzen. Desagertuta daude. Non dago Lopez? Zorra eta langabezia. Hori da Lopez-ek utziko duena. Baina hor jarraitzen du, botereari lotuta. Ez dauka beste helbururik. Egoteagatik egon. Irauteagatik iraun. Botereari lotu”.

 

Buruzagi abertzalearen aburuz, “horretan ere dabil ezker abertzalea. Hainbeste hitz, hainbeste printzipio, hainbeste kontu... eta begira zer egiten duten. Esandakoaren kontrakoa. Gauza bat esan eta kontrakoa egin. Gipuzkoako Batzar Nagusiak Alduntzinen kontrako mozioa onartu zuten. Arrazoia garbia zan. urekin sinatutako akordioa ez zuten bete. Emandako hitza ez zuten bete. Inork nahi ez duen “atez ate” sistema inposatu nahi dute. Batzar Nagusiak mespretxatuz. Herriaren ordezkaritza baztertuz. Eta Batzar Nagusien erabakiaren aurrean, zer egin dute? Alduntzinen lekuan Errazkin jarri. Eta Errazkinen lekuan Alduntzin. Hau da Batzar Nagusiei parra egitea. Hau da jendeari parra egitea. Hau da benetako ezker abertzalea. Etorkizuna ez da inposizioa. Etorkizuna ez da alde bakarreko inposaketa. Etorkizuna elkarrizketa da, adostasuna eta elkarlana. Elkarrizketa. Adostasuna. Elkarlana. Hau da Euzko Alderdi Jeltzalearen eredua eta bidea” esanez bukatu du.

Gai bereko artikuloak

Albiste gehiago

145 orrialdetik 1.a

Hemeroteka

nondik  noiz arte
  • Hitzarmena
  • Alderdi Berriak
  • Audio
  • Kartela
  • Kurrikulumak
  • Mintzaldia
  • Discurso de Iñigo Urkulu
  • Dokumentoak
  • EBBren agiriak
  • Dosierra
  • Elkarrizketak
  • Autonomi Estatutua
  • Estatutuak
  • Ekimenak
  • Interpelazioa.
  • Hitzaldia
  • Jardunaldiak
  • Manifestua
  • Prentsa oharra
  • Iritzia
  • Hainbat agiri
  • Plana
  • Txostenak
  • Egitasmo Politikoa
  • Egitarauak
  • Propuestas
  • Aldizkaria
  • Tmp
  • V Batzar Nagusia
  • VI Batzar Nagusia
  • Bideoak
Atarian zure laguntasuna eskaini nahi duzu? Zure argazkiak eta bideoak bidali

Praktika eredugarriak

Elkarrizketak

2012/11/11

"Quizá no sea un buen tiempo para pactos y en unos meses sea diferente"Gehiago irakurri

Iñigo Urkullu  (Deia)

Iritzia

2013/05/10

“CATALUNYA FRENTE AL MURO CONSTITUCIONAL”Gehiago irakurri

Xabier Ezeizabarrena  (El Diario Vasco)