EAJ - PNV

Hemen zaude: » Hasiera » Prentsa aretoa » Berriak

Prentsa aretoa

Berriak

Ortuzar-ek López-i eskatu dio hauteskundeak “gogoa daukanean” dei ditzala, baina esan dezala behingoz zer egin behar den krisiaren aurrean

Ortuzar-ek López-i eskatu dio hauteskundeak “gogoa daukanean” dei ditzala, baina esan dezala behingoz zer egin behar den krisiaren aurrean

2012/08/17
EAJ-PNVko BBBko presidenteak, Andoni Ortuzar-ek, Patxi López lehendakariari eskatu dio “hauteskundeak gogoa daukanean eta nahi duenean deitzeko”, baina esateko behingoz "gaurtik hauteskundeetara bitartean zer egingo duen Euskadi krisitik ateratzeko". Horrez gain, adierazi du bere alderdiak “intuizioa" daukala Eusko Jaurlaritza "benetako lardaskeriak egiten ari dela legegintzaldiaren azken tarte honetan" "kontuak eta zorpetzea itxuraldatzeko".

Ortuzar-ek adierazi du “mundu guztiak pentsatzen duela EAJ-PNVk gobernatuko duela" datozen lau urteetan Euskadin, eta zehaztu du hau dela alderdiaren erronka Ajuria Enera heltzen bada: baterako akordioak lortzea ezker abertzalearekin, PSE-EErekin eta PPrekin krisiari, bakeari eta estatus berri bati buruz.

Bizkaiko EAJ-PNVko presidentearen iritziz, Lehendakaria “ezkutaketan" jolasten ari da datozen hauteskundeak deitzeari buruzko gaiarekin, "bere Gobernuaren desgaitasuna eta ideia-falta ezkutatzeko".

EAJ-PNVk "ezkutuko programarik" ez daukala berriz esan ostean, adierazi du bere alderdia ari dela "mahai gainean proposamenak jartzen, paperak idazten, paper horiek aurkezten, gizartearekin erkatzen eta ekarpenak batzen".

“Inor gauzak esan eta egiteko mugitzen ari bada, hori EAJ-PNV da. Hemen benetan ezkutatuta dagoena Eusko Jaurlaritzaren kontuen egoera da, eta Eusko Jaurlaritzaren kutxa zein egoeratan aurkituko dugun”, ziurtatu du.

“Nahierara sartu ziren pertsonei kontratu mugagabeak egiten ari dira, ordainketak geroratzen eta hiru, lau edo bost urteko kontratazioak egiten ari dira, legegintzaldiko hilabete gutxi batzuk bakarrik geratzen bazaizkie ere”, adierazi du.

 

Albiste gehiago

147 orrialdetik 1.a

Hemeroteka

nondik  noiz arte
  • Hitzarmena
  • Alderdi Berriak
  • Audio
  • Kartela
  • Kurrikulumak
  • Mintzaldia
  • Discurso de Iñigo Urkulu
  • Dokumentoak
  • EBBren agiriak
  • Dosierra
  • Elkarrizketak
  • Autonomi Estatutua
  • Estatutuak
  • Ekimenak
  • Interpelazioa.
  • Hitzaldia
  • Jardunaldiak
  • Manifestua
  • Prentsa oharra
  • Iritzia
  • Hainbat agiri
  • Plana
  • Txostenak
  • Egitasmo Politikoa
  • Egitarauak
  • Propuestas
  • Aldizkaria
  • Tmp
  • V Batzar Nagusia
  • VI Batzar Nagusia
  • Bideoak
Atarian zure laguntasuna eskaini nahi duzu? Zure argazkiak eta bideoak bidali

Praktika eredugarriak

Elkarrizketak

2012/11/11

"Quizá no sea un buen tiempo para pactos y en unos meses sea diferente"Gehiago irakurri

Iñigo Urkullu  (Deia)

Iritzia

2013/05/10

“CATALUNYA FRENTE AL MURO CONSTITUCIONAL”Gehiago irakurri

Xabier Ezeizabarrena  (El Diario Vasco)