Urkullu: “Bakerako egin behar dugun bideak gauza asko ditu oraindik finkatu beharrekoak”

“Aurreko urteko urriaren 20-tik aurrera, Herri txiki honetan igaro dugun egun bakoitzak lagundu izan du etorkizun oparoa izango dugulako itxaropena finkatzen; herri honen kezken artean ez dela sekula gehiago bortxakeriarik egongo. Aske bizi gara orain biktima berriak izango ez ote direlako mehatxurik gabe. Aske gaude orain hurrengo izua nondik etorriko ote zaigun pentsatzeko beharrik gabe. Eta bizipen horrek zerumugak zabaltzen dizkigu, pertsona eta Herri bezala” gaineratu du.
Urkulluren aburuz, “bakearen ongi gorena geureganatu dugu; eta gure eskuan dago balore iraunkor eta finko bilakatzea, ongi horren oinarrian, bizikidetza berria eraiki dezagun”.
“Laburra izan da orain arte bedeinkapen horretaz gozatu izan dugun aldia. Baina... aise ohitzen gara onera; eta horixe da bakea hain zuzen, gauza on-ona. Horren aurrean, bortxakeria eta bere ondorio mingarriak betiko amaituak direla pentsatzeko tentaldian eror gaitezke. Egingo dugun bide hori, gure oin-azaletan bide zidor, eroso eta oztoporik gabea bailitzan zabalduko dela pentsa genezake”.
“Baina... ez! Bortxakeria adierazpenik eza da gatazka oro gainditzeko parte funtsezko eta ezinbestekoa. Eta, jaun-andreok, bakerako egin behar dugun bideak gauza asko ditu oraindik finkatu beharrekoak. Eragindako mina aitortzea, erantzunkizuna lepo-gainean hartu, kalteari zor zaion ordaina, aurkariari aurpegira begiratzea eta aitortzea, ideia guztiak errespetatzea, inposaketari eta gizakiak menderatzeari uko egitea; elkarrizketa, gizakien artean irizpideak elkar trukatzeko tresna bakartzat jotzea; aniztasuna, eta gutxiengo eta gehiengo joko demokratikoa errespetatzea dira, besteak beste, funtsezko erronkak, eraikitzeko bidean dugun Euskadi berria lor dezagun” azaldu du.
Prentsa oharra
2013/05/13Agirre: “EAJ-PNVkoak ez gara atzean geratuko, ekin eta ekin egingo diogu akordioa lortu arte"
Prentsa oharra
2013/05/13Bilduko "komisario politikoengandik" askatzea eskatu dio Ortuzarrek Garitanori
Berriak
2013/05/10Atutxa: “EAJk, herriaren interes orokorrak, bere alderdiaren interesen gainetik jarriko ditu”
Prentsa oharra
2013/05/10
Prentsa oharra
2013/05/10Aburtoren hitzetan Bilduri eta Garitanori "zorabioa" eragiten die EAJrekin akordio batean agertzeak
"Quizá no sea un buen tiempo para pactos y en unos meses sea diferente"
“CATALUNYA FRENTE AL MURO CONSTITUCIONAL”